EH
  • Parte hartu gure leihaketan+

  • Zintzilikagailuak: Zinta+

  • Tripodedun garbiketa bandeja+

  • Zintzilikagailuak: Mosketoia+

  • Barrari lotzeko garbiketa bandeja+


 

nor gara

Basorlegi, edalontzi berrerabilgarriak komertzializatzeaz gain, hauen garbiketaz arduratzen den Euskal Herriko enpresa da. Naturarekiko errespetua eta bezeroarekiko hurbiltasuna dira geure lan ardatzak, eta bide horretan, honako helburuek markatzen dute gure jarduna:

  • Ingurugiroaren zaintza; festa ekologikoagoak bultzatu eta gizarte iraunkorrago baten aldeko kontzientziazioan lan egiten dugu. Berrerabilpen zikloarekiko konpromisoa da gure leloa.
  • Konfiantza; gure produktuen zerbitzua bezeroarekin batera lortutako elkarlanean eraikitzea da gure helburua. Festa edo jaialdien antolatzaileentzat lanean jartzeaz gain, gure apustua behar ezberdinei antolatzaileekin batera erantzutea da.
  • Kalitatea; gure produktu eta zerbitzuetan zaintzen dugun elementua da. Ezarritako arauak betetzeaz aparte, guretzat, naturarekin koherentzian dagoen ezaugarria da kalitatea eta, bezero zein jai antolatzaileekin batera etengabe hobetu nahi dugun funtsezko elementu dinamikoa dela ulertzen dugu.

Helburuoi heltzeko, erronka ezberdinak ditugu lehentasun:

  • Zabor gutxiago sortzeko hezkuntza zabaltzea. Kontzientziazio lana eta gure edalontzien fintasunarekin saiatzen garelarik.
  • Jai ekimenen finantziazioan eta mezua zabaltzen laguntzea, gure edalontzien eta garbiketa zein serigrafia zerbitzuari esker.
  • Guztiaren oinarri, bezeroarekin harreman estuan sortutako lan estiloa dugu.

kolaboratzaileak

patxi
aa
 
© basorlegi 2011  -   Lege Oharra  -    -   Web diseinua